Hectorrek A1 maila egin du euskaltegian eta ikasturte osoa egunerokoan jaso du. Oso pozik dago Hector: lagun berriak egin ditu eta kalean euskaraz hitz egiten hasi da. Biba! Baina ikasturtea ez da beti samurra izan: urduritasuna, poza, lotsa, frustrazioa, harrotasuna, haserrea, maitasuna emozio-festa da euskaltegia! Eta eguneroko hau, euskaltegitik bizirik ateratzeko formula.
Badira bost urte aitona hil zela, baina amonari ametsetan azaltzen zaio. Izugarrizko planak egiten dituzte bien artean. Baina dena ez da amets hutsean geratzen, plan horiek aurrera eramaten saiatzen dira biak. Ez da erraza, ordea, hildako aitona oraindik munduan dabilen amonarekin elkartzea. Horixe da ipuin honen gakoa. Egile onen liburu gehienetan bezala, umorerik ez falta ipuin honetan ere. Titulotik hasi eta azken punturaino testu erakargarri eta fina aurkituko du irakurleak bertan. Testua: Joxantonio Ormazaba / Ahotsak: Aintzane Crujeiras, Miren Gojenola, Joxe Kruz Gurrutxaga / Musika: On taldea: Xabier Zeberio eta Pello Ramirez
Inesek jatetxe batean lan egiten du asteburuetan. Ederretako ikaslea da eta tatuajeak gustatzen zaizkio. Larunbat gau batean istripua izango du bizikletarekin, elurraren erruz. Esnatzean, hala ere, Erdi Aroan aurkituko da eta Inexa izango da denentzat. Nola itzuli etxera? Nola itzuli XXI. mendera? Bizitza oso bat pasatu beharko du mundu zahar horretan, zorion eta zoritxarren artean, urteko lehen elurrak berriz ere...
Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari zaizkion arren. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere amak istripu bat izan duela-eta, aita zaharraz arduratu behar duenean. Jasone da senarraren idazlanen lehenengo irakurle eta zuzentzailea; gaztetan idazle izana, gero utzi ziona, baina azken urtean, gauetan ordenagailuaren aurrean, sekretuan berriz sortzen hasi dena. Emazteak idatzitako horretan topatuko ote du Ismaelek azkenaldian aurkitu ezin duen ahotsa? Ala bere baitan arakatu beharko du, ez dakien sekretu hori deskubritzeko? Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Karmele Jaioren …
Aitak ez dakit ze plan daukan olagarroarentzat. Baina nik badaukat bat, maskotatzat hartzea. Gurasoek, etxean ez dutela ez zakurrik ez katurik nahi esan izan didate beti. Baina ez didate olagarro bat hartzeko debekurik jarri Testua:Leire Bilbao / Ahotsa:Miren Gojenola / Musika: Mikel Artieda